Revista divulgativa sobre cultura vasca

Posts etiquetados ‘obabakoak’

Zer esan nahi du “Obaba”k?

In Bernardo Atxaga on julio 28, 2008 at 12:44 am

Atxagak honelaxe azaldu zuen Enseiucarrean aldizkarian:

“Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo*-etxe batean, eta etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen, eta gainera zen Deustuko karamelu saltzailea. Ni bere etxean egoten nintzen apopilo, esan duda bezala, eta halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala, Nik espero nuen berak halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala; eta hor non andre hori hasi zen gero Etiopian atera nuen sehaska-kanta botatzen. Eta esan zidan, hasi zen kantatzen, esan nahi dut:

Obabatxue, Obabatxue

Obabatxue, beilegi

sein [haur] honek aita dirudi

ikisiko dau dantzan ondotxu

aitagana emon baleki

Horretaz gain, konturatu nintzen Obabatxu zer hori, umeari hots egiteko modu hori, horrek adierazten zuela alfabetuaren lehenengo letra ez zela A delakoa, baizik eta B. (…) Eta hortikan sortu zen Obaba izeneko herrialdea.

*huesped gazt.

Bernardo Atxaga, idazleaz

In Bernardo Atxaga on julio 28, 2008 at 12:27 am

Gaur Bernardo Atxaga idazlearen urtebetzea da, hori dela eta bere oemenez erreportai luze bat prestatu diogu, beno, egia esan artikulu serie bat.

Bizitza

Asteasun (Gipuzkoa) jaioa 1951ean, bere egiazko izena Joseba Irazu Garmendia da. Bere lehen ikasketak sorterrian eta Andoainen egin zituen, Donostian Batxillergoa bukatzeko. Ordurako bere lehen eskola literatur txapelketak irabazi zituen.

Ekonomia ikasi zuen Bilbo, garai hartako unibertsitate giroan ezagutu zituelarik euskal idazle ugari, horien artean dagoeneko famatua zen Gabriel Aresti. 77ean literaturatik bizitzea erabakitzen du, banku batean zuen lana utziz. 77tik 80era Pott Bandaren aldia da, hau 80ean sakabanatzen delarik, bera Bartzelonara dihoalarik bere filosofia ikasketak egiteko.

1983an Euskal Herrira itzultzen da eta 88an hainbeste sari ekarriko dizkion obra argitaratzen du, Obabakoak. 95etik Zalduondo bizi da, Gasteizetik gertu.

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 29 seguidores