bernardo atxaga, izena, obaba, obabakoak
In Bernardo Atxaga on Julio 28, 2008 at 12:44 am
Atxagak honelaxe azaldu zuen Enseiucarrean aldizkarian:
“Bilbon bizi nintzen, hemengo apopilo*-etxe batean, eta etxe horretako ugazaba-andrea Zeanurikoa zen, eta gainera zen Deustuko karamelu saltzailea. Ni bere etxean egoten nintzen apopilo, esan duda bezala, eta halako batean magnetofoi bat erosi nuen eta, probatzearren edo, esan nion andre horri, alegia, zerbait kanta zezala, Nik espero nuen berak halako kanta arrunten bat edo ezagunen bat kantatuko zidala; eta hor non andre hori hasi zen gero Etiopian atera nuen sehaska-kanta botatzen. Eta esan zidan, hasi zen kantatzen, esan nahi dut:
Obabatxue, Obabatxue
Obabatxue, beilegi
sein [haur] honek aita dirudi
ikisiko dau dantzan ondotxu
aitagana emon baleki
Horretaz gain, konturatu nintzen Obabatxu zer hori, umeari hots egiteko modu hori, horrek adierazten zuela alfabetuaren lehenengo letra ez zela A delakoa, baizik eta B. (…) Eta hortikan sortu zen Obaba izeneko herrialdea. “
*huesped gazt.
bernardo atxaga, obabakoak
In Bernardo Atxaga on Julio 28, 2008 at 12:27 am
Gaur Bernardo Atxaga idazlearen urtebetzea da, hori dela eta bere oemenez erreportai luze bat prestatu diogu, beno, egia esan artikulu serie bat.
Bizitza
Asteasun (Gipuzkoa) jaioa 1951ean, bere egiazko izena Joseba Irazu Garmendia da. Bere lehen ikasketak sorterrian eta Andoainen egin zituen, Donostian Batxillergoa bukatzeko. Ordurako bere lehen eskola literatur txapelketak irabazi zituen.
Ekonomia ikasi zuen Bilbo, garai hartako unibertsitate giroan ezagutu zituelarik euskal idazle ugari, horien artean dagoeneko famatua zen Gabriel Aresti. 77ean literaturatik bizitzea erabakitzen du, banku batean zuen lana utziz. 77tik 80era Pott Bandaren aldia da, hau 80ean sakabanatzen delarik, bera Bartzelonara dihoalarik bere filosofia ikasketak egiteko.
1983an Euskal Herrira itzultzen da eta 88an hainbeste sari ekarriko dizkion obra argitaratzen du, Obabakoak. 95etik Zalduondo bizi da, Gasteizetik gertu.
bernardo atxaga, Euskera, literatura en euskera, literatura vasca
In Bernardo Atxaga on Julio 27, 2008 at 6:04 pm
Hoy es el cumpleaños de Bernardo Atxaga, es por ello que dedicaremos un extenso reportaje a este autor que ha roto moldes en la literatura en euskera:
Biografía
Nacido en Asteasu (Gipuzkoa) en 1951, su nombre real es Joseba Irazu Garmendia. Realiza sus primeros estudios en este pueblo y en Andoain, para terminar el bachillerato en San Sebastián. Para entonces ya había ganado sus primeros concursos literarios escolares.
Se licencia en Economía en Bilbao, conociendo en aquella época universitaria a algunos escritos en euskera, especialmente a Gabriel Aresti, poeta ya de gran fama. En 1977 toma la decisión de vivir de la escritura y deja elt rabajo que tenía en un banco. Del 77 al 80 es la época de la Pott banda, que se dispersa en el 80, año en el que marcha a Barcelona a realizar sus estudios de filosofía.
En 1983 se vuelve a Euskadi y en el 88 publica la obra que lo lanza al estrellato y le merece tantos premios, Obabakoak. Desde 1995 viven en Zalduondo, cerca de Vitoria-Gasteiz.