eta zein zail den hauek gezurtatzea
Badirudi azkenaldian mito berri hedatu dela, euskara ez zela inoiz debekatua edo zapaldua izan frankismoa zehar. Bai, entzuten duzuen bezalaxe, behean ikus ditzakezu zenbait lotura blog adibide moduan, baina oraingoan bai (gutxitan gertatzen bada ere) mitoaren oinarria aurkitzea erraza izan da (Google Santua medio, noski, zer uste zenuten? liburutegira joan nintzela? XXI mendea aspaldi hasi zela!): “Adios España” Jesus Laínz-ena.

Badirudi geuretzeko ultra-eskuindarrak (edo haratagokoak) eta haientzetzako (badakizue Ebrotik haratago “sucios separatistas filoterroristas” garela*, beno, egia esan ez dakit ezberdintasun gehiegirik dagoen Ebrotik behera eta gora dauden egunkarien artean el Diario Vasco eta El Correo ABC, La Razón edo bestelakoekin alderatuz) zentro-liberaleko (sasi) intelektual berrien artean arrakasta zerbait izan duela, behin baino gehiagotan aipaturik ikusi baitut “zirkulu” horietan.
Esaldi bakarra aztertuko dut:
Las ediciones de literatura en vascuence se cuentas por miles, y desde fechas tan tempranas como 1941.
Milaka…milaka argitalpen omen zeuden euskaraz garai horietan, ez dago Torrealdaiaren Artaziak zertan irakurri hori hala ez zela izan frogatzeko. Ikus dezagun zer dioen Klasikoen Gordailuak, sarean dagoen euskarazko corpus erabil errazenetarikoa. Frankismoa (historiaren begietara) 1939tik 1975era hedatu zen, corpusa konsultatuz gero mila liburura iristen ez dela argi ikus dezakegu, ehunera ia ez dira iristen eta noski gehiengoa ez ziren hegoaldean argitaratu.Ikus ditzagun adibide batzuk, guda osteko lehen argitaratu zen liburua “Urrundik, bake oroi” izan zen 1945ean, Telesforo Monzonena. Noski, herbestean, Hego Euskal Herrian gerra ondorengo lehena Arantzazuko Poema (1949) eta Ama-semeak (1951) izan ziren, biak Salbatore Mitxelenarenak, ezin ahaz dezakegu Orixeren Euskaldunak 36ean argitaratzeko prest zegoena, baina azkenean denok dakiguna medio ezin izan zelarik argitaratu 50eko hamarkada arte.
Alegia, mitoaren informazio iturriak akats nagusi egiten ditu:
- Lehen argitalpena Hego Euskal Herrian ez 50eko hamarkadaren hasiera arte izan.
- Ez ziren milaka liburu atera, ehunera ere ez ziren iritsi
- Liburu ia guztiak monotematikoak izan ziren: kristautasuna, erlijioa, ama birjiña, arantzazuko santutegia, etab.
- Ozta-ozta iristen ziren liburu hauek “sano regionalismo”ra, literatur-antologiak eta bertso naïve samarrak izaten ziren
- Zentsura oso gogorra igaro behar izan zute, gehiengo nagusia ezin izan ziren argitaratu: euskaraz prentsan argitaratzea debekaturik zegoen, hala nola beste hizkuntzetako itzulpenak egitea, etab.
Loturak:
- http://www.elmanifiesto.com/articulos.asp?idarticulo=1479
- http://board.ogame.com.es/index.php?page=Thread&threadID=969148&pageNo=26
- http://cotilleando.com/showthread.php?p=750378
- http://radikaleslibres.blogspot.com/2008/01/contra-la-falsificacin-de-nuestra.html
- http://costaurola.blogspot.com/2009/06/los-idiomas-catalan-y-vasco-en-la.html
- http://desdeelparedon.blogspot.com/2008/01/usted-no-le-han-contado-que-con-franco.html
Información Bitacoras.com…
Valora en Bitacoras.com: eta zein zail den hauek gezurtatzea Badirudi azkenaldian mito berri hedatu dela, euskara ez zela inoiz debekatua edo zapaldua izan frankismoa zehar. Bai, entzuten duzuen bezalaxe, behean ikus ditzakezu zenbait lotura blog adi…..