Revista divulgativa sobre cultura vasca

XX. mendeko inkisizioa, Jose Maria Peman eta Azkue

In Lingua navarrorum on agosto 28, 2009 at 3:02 pm

Aski jakina da frankismoan zehar aurretiazko zentsura bat egon zela, alegia, edozein liburu argitaratu aurretik depositoan utzi behar zela. Torrealdaiek ondo azaltzen duen gertaera da, baina gerran zehar eta amaitu ostean bestelako zentsura bat izan zen, XIX mendeko aurretiazko zentsura baino, XVIko Inkisiziotik gertuago zengoen zentsura.

(Jose Maria Peman, Kultura eta Irakaskuntza Batzordeko presidentea)

Erdi Aro eta Pizkundean gertatu legez guda amaitzean liburutegi pribatu eta publiko, zein kultur etxeetako idazkiak erre eta giltzapetu zituzten, idazlea ere akabatzen ez bazuten ere. Eliza Katolikoaren eginbeharra inkisizio laiko batek ordezkatu zuen, Kultura eta Irakaskuntza Batzordea edo Comisión de Cultura y Enseñanza. Eta zein izan zen honen artifize nagusia? Torrealdaiek dioskunez Jose Maria Peman, baina wikipediak errudun edo arduradunen zerrenda zeozertxo luzatzen du, Enrique Suñer Ordoñez eta Eugenio Vegas Latapie, batzordeko presidente ordea eta idazkaria urrenez urren.

15.000-16.000 zigor ezarri zituzten: 6.000 irakasle lanpostutik bota zituzten, beste 6.000 euren postua galdu zuten lekualdatzea zela eta, eta 3.000 euren soldata barik gelditu ziren. Ez zen hasiera besterik izan, ikus dezagun 1937ko irailaren 16ko Ordenak zioena “erretiratu” beharreko liburuei buruz:

…libros, folletos, revistas, publicaciones, grabados e impresos que contenga en su texto láminas o estampados con exposiciones de ideas disolventes, conceptos inmorales, propaganda de doctrinas marxistas y todo cuanto signifique falta de respeto a la dignididad de nuestro glorioso Ejército, atentado a la Unidad de la Patria, menosprecio de la Religión Católica y de cuanto se oponga al significado y fines de nuestra Cruzada Nacional

Su garbitzailera bota beharreko liburuak honakoak ziren:

…obras pornográficas de carácter vulgar sin ningún mérito literario y las publicaciones destinadas a propaganda revolucionario a la difusión de ideas subversivas sin contenido ideológico de valor esencial.

Inkisizio moderno honen antologia honekin amaitzearren, 1939an Batzorde honek 93 autore jo zituen politikoki hobendun, horien artean Azkue egon zelarik, hauen ustetan euskal nazionalista baitzen ordurako 75 urte izango zituen euskaltzainburu gizarajoa, betidanik karlista eta foruzale ezaguna izan zen arren.

Jean Etxepare Miriku

  1. Información Bitacoras.com…

    Valora en Bitacoras.com: Aski jakina da frankismoan zehar aurretiazko zentsura bat egon zela, alegia, edozein liburu argitaratu aurretik depositoan utzi behar zela. Torrealdaiek ondo azaltzen duen gertaera da, baina gerran zehar eta amaitu ostean bes…..

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 30 seguidores