Revista divulgativa sobre cultura vasca

Umoreaz

In Columna on agosto 17, 2008 at 7:36 pm

Gaurko hizkera erabiliz, euskaldunak oso geureak garela esango genuke eta halaxe gara, oso geureak, geure hizkuntza dugu, geure ohitura zaharrak, legeak (era batera edo beste 4 lurraldek euren foruak mantentzen dituztela esan daiteke), geure ikur eta sinbolo, etab. Berezitasun hauen artean ez dugu umorea aipatzen.

So! Jeltzaleak ez daitezela atera oraindik batzokitik gertaera bereizitzailearen zerrendan beste zerbait idatz daitekeen ziurtatzera (begi berde eta sudur okerraren ondoren), ez, ez naiz “umore nazioanal” batez mintzo edo eusko-umore dei daitekeen antzekoez. Umore xelebre eta osasuntsu batez hitz egin nahi dut, geure herriak bizi izan dituen egoera zailenetan erabili izan duen umorea. Geure buruaz barre egiteko beharrak astinduriko umoreaz alegia.

Denbora nahikotxo behar izan dut hontaz ohartzeko. Esan bezala, ez da hain ezberdina, baina kaleko hizkuntzan esango genukeen legez, bai berexia. Ez da zertan euskaraz adierazi behar (beraz patentearentzako izena asmatzen saiatzen ari zaretenok ahaztu “euskal-umore” eta tankerakoak), askotan gazteleraz adierazten baita. Hor dugu “Vaya semanita” ezaguna, neure aburuz Oscar Terol eta cia joan zirenean asko galdu zuena, baina ez Terol-engatik, Txikiteroen kuadrilagatik baizik. Kuadrila batek utzitako hutsunea beste kuadrila batek bete du zorionez, kasu honetan Euskolegas.

Baina zer dute komunen* Euskolegas, Vaya semanita eta Wazemank (EITB-1eko programa onena ezbairik gabe)? euskaldonoi buruzko topiko, arketipo eta estereotipoez baliatzeko gidoilariek duten gaitasuna, politikako gaiak ikutzeko beldurrik izan barik. Eta gizartean guztiz beharrezko dugu umore hori. Inolako sentsibilitate edo haserrerik piztu gabe lortu dute gainera, zail xamarra baita ere bizi garen lekuan.

Ez da umore hau ikertu eta euskaldunen azken asmakizuna bezalaxe salduko nahiko digunik faltako, ezta herriaren subskonzientearen adierazpen goren bezala ulertuko duen psikoanalista eusko-argentinarrik. Baina onartu beharra dago, umorez ez bagiltzala gaizki.

Adibide moduan:

*eta ez aman-komunean, utzi ama komunean pakean

Advertisement

Deja un comentario

Fill in your details below or click an icon to log in:

Gravatar
Logo de WordPress.com

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Cambiar )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Cambiar )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Cambiar )

Connecting to %s

Seguir

Get every new post delivered to your Inbox.

Únete a otros 29 seguidores