Euskal Literaturak zenbaitetan bekaizkeriaz begiratzen ditu inguruko literaturak, hain dira apain, hain dira jantziak, hain dira ugariak gaurdaino gorderiko lanak, hain dira eskola eta estiloetan aberatsak… Zabalduriko klixe honen azterketan sakondu barik, higanotoek Iparraldean izandako eragin eskasaz dira kexu askotan beste batzuk.
Ezin uka daiteke “geure” Erreforma Protestanteak beste herrialde batzuenekin alderatuz gero fruitu gutxiago eman zituela. Baina Ibon Sarasolaren hitzei jarraiki, berriki arte 600.000 hiztunetatik gora egin ez duen hizkuntza batentzat ez al da aski? Klixeari buruz hitz egingo ez nuela esan dut, eta hitza beteko dut.

- Nafarroako Parlamentua Paun
Fruitu gehiegi eman ez bazituen ere Oihenarten aburuz Eskeldun Poeta handi bat utzi zigun, gugaino bere olerkirik iritsi ez bazaigu ere. Zalgizeko Bertrand zuen izena XVI mendeko zaldun xibeutar honek eta Kontseilari izan zen 1597an Nafarroako Kantzelaritzan eta 1608 eta 1627 bitartean Pauko Parlamentu. Gogora dezagun Paun ezarri zela 1520ean Nafarroako Erreget Kontseilua eta era berean Bearneko hiri hau kalbinismoaren hedatzean garrantzia handia izan zuela.

- Zalgizeko eliza
¿Nola jakin zuen Oihenartek Zalgizeko zaldunaz? dirudienez higanote honen emaztea, Vesgez-eko Catherine, geure Arnaudekin ahaideturik zegoen. Honelaxe lortuko zituen ziurrenik gaur egun Julio Urkixori esker ezagun egin diren 205 “Euskaldunen erran zaharrak” (1596), RIEV aldizkarian 1908an argitaraturikoak. Esan beharra dago Jean Jaurgain-ek aurkitu zituela erran zahar hauek Oihenarten paperen artean eta Urkixori helarazi zizkiola, honek ondoren argitaratzeko.
Honek zaharrago izanik, eman bide zion lehen bultzada
Euskal olerkigintzan lehenetarikoa eta geure kritiko zorrotzaren hitzetan erramu-boneta ( edo erenoitz koroa) eramateko duina. Norbaitek aurkituko al ditu bere eskuizkribuak noizbait? Hori espero dugu…
Nabusi lehenek lan berri guzietan
Anhitz elhesari jardiresten dute,
Hatsarrea zeren emaiten baitute,
Zein erdia baita gauza gehienetan;Ban’ ere dutenek beteginzarretan
Ezarten lan hura gehiago bute,
Ezenez eskasik utziten balute,
Ed’ urhent-peiturik zenbait eretzetan.Halakotz hik, Zalgiz, Eskaldun Poeta,
Burura behar duk erramu-boneta,
Zeren, nola baihaiz Parnason gainean,Bederatzi ahizpez maiteki hazia,
Heiek erakatsiz hik, gur adinean,
Burutar’ eman duk bertzek doi-hasia.Arnaud Oihenart, O.ten gaztaroa neurtitzetan (1657)
Ikus gainera
- Léxico de los refranes de B. de Zalgiz. “Anuario del Seminario de Filología Vasca Julio de Urquijo”, XVII, 1983 (pp. 265-327)
- Los Refranes Vascos de Saguis. RIEV. Julio Urkixo
- 205 erran zaharrak Klasikoen Gordailuan