Gaur Bernardo Atxaga idazlearen urtebetzea da, hori dela eta bere oemenez erreportai luze bat prestatu diogu, beno, egia esan artikulu serie bat.
Bizitza
Asteasun (Gipuzkoa) jaioa 1951ean, bere egiazko izena Joseba Irazu Garmendia da. Bere lehen ikasketak sorterrian eta Andoainen egin zituen, Donostian Batxillergoa bukatzeko. Ordurako bere lehen eskola literatur txapelketak irabazi zituen.
Ekonomia ikasi zuen Bilbo, garai hartako unibertsitate giroan ezagutu zituelarik euskal idazle ugari, horien artean dagoeneko famatua zen Gabriel Aresti. 77ean literaturatik bizitzea erabakitzen du, banku batean zuen lana utziz. 77tik 80era Pott Bandaren aldia da, hau 80ean sakabanatzen delarik, bera Bartzelonara dihoalarik bere filosofia ikasketak egiteko.
1983an Euskal Herrira itzultzen da eta 88an hainbeste sari ekarriko dizkion obra argitaratzen du, Obabakoak. 95etik Zalduondo bizi da, Gasteizetik gertu.